Midas Europako hizkuntza edo hiztun gutxituen, nahiz eremu urrikoen egunkarietako eta hedabideetako erakundea da.13 hizkuntzaz egindako 28 egunkari barne hartzen ditu, denera hiru milioi irakurle biltzen dituztenak. Elkartea 2001ean sortu zen eta 2004tik aitzin urtero Midas eta Otto von Habsburg sariak antolatzen ditu.
Urtzi Urkizuk, Esloveniako Vilpoze herrian egindako ekitaldian, Martxelo Otamendiren eskutik jaso zuen saria. Euskal komunikabideen inguruan idazteaz gain, beste hainbat hizkuntzatan argitaratzen diren komunikabideen inguruan idatzi izana aitortu dio erakundeak.
Urtzi Urkizu gurean egon da hizkuntza gutxituen egoeraren inguruan eta, gaur egun, giztarteak eta erakundeek dituzten erronka nagusietaz mintzatzen.