Fernando Anbustegi (Baztango alkatea): “Auzolana, oraindik, bizirik dago”

Euskalerria Irratia 2025ko uzt. 17a, 12:00

Baztandarren Biltzarra igande honetan Elizondon ospatuko da. Orga desfileaz gain artisautza azoka, bazkari herrikoia edota musika emanaldiak egongo dira

Fernando Anbustegi, Baztango alkatea, Guardasola programan izan dugu.

Baztandarren Biltzarra orain dela 62 urte ospatu zen lehen aldiz eta, geldialdi batzuk tartean, bizirik mantentzen da Baztango hamabost herriak biltzeko eta senidetza ospatzeko eguna. Orgen desfilea jarduera nabarmenetako bat izanik, bestelako ekintzak eta eskaintzak egongo dira; artisautza azoka, mutildantza, bazkari herrikoia eta musika emanaldiak, besteak beste.

Aurten desfilearen abanderatua Aroztegia elkartasun komitea izango da. Urtero elkarte edo ekintza bat omentzen edo eskeintzen diote espazioa eta edizio honetan ,Fernando Anbustegik esan bezala, argi izan dute: “Maiatzean gehiegikeria honen beste atal bat pairatu genuen (zazpi baztandarren kontrako epaiketa) eta igandean berriz ere elkartasun keinu erraldoi bat izanen dugu Elizondon”.

Baztandarren biltzarra auzolanari esker aurrera egin eta bizirik mantentzen da. Hamabost herrietako lagunek hilabete luzez egiten duten lanaren ondorioa da eta Anbustegik honen garrantzia nabarmendu nahi izan du: “Azkeneko urteetan denbora luzez egindako lanaren lekukoa jende gazte askok hartu du eta txalotu beharrekoa da”. 

Ohiko musika emanaldiez gain igande honetan Elizondoko gaztetxean Borla, Lauso eta Pottoka taldeen kontzertuetaz disfrutatzeko aukera egongo da. Zapatillera, Baztango musikazaleen elkarteak , lehen aldiz antolatu ditu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!