Sandra Urra: "Kulturak herri txikietan duen garrantzia azpimarratu nahi dugu dokumental honekin"

Euskalerria Irratia 2025ko uzt. 16a, 14:00

Acedoko zinema 130 biztanleko herri txiki baten harribitxia da. Sandra Urrak eta Iker Oizek zinema honen historia jaso dute dokumental batean, memoria eta kultura espazio gisa duen garrantzia azpimarratzeko

Elizak martxan jarri zuen zinema 1960an, beste herri askotan egin zuen moduan, baina gaur egun aretoa Acedoko Kontzejuarena da. Cinema Acedo dokumentalaren bidez, Estemblo elkarteko kideek iragana eta etorkizuna lotu nahi izan dituzte, eta, gainera, balioa eman zinemari eusteko lanean aritu diren herritarrei. Proiektuari forma eta irudietan islatu duten filmaren zuzendariak Guardasola saioan izan ditugu.

Sandra Urraren hitzetan: "Zinemaren historia kontatzeaz gain, espazio honen inguruan gertatu diren beste gauza asko dokumentalaren parte dira. Esaterako, antzerki  taldea, emakumeen presentzia edota aitzina bertatik pasatzen zen trena". Honen ondorioz, hasiera batean laburmetrai bat bezala planteatu zutena azkenean luzatu behar izan dute.

Dokumentalaren barne herrikoei egindako elkarrizketetaz gain, zuzendariek memoria-ariketa bat egin nahi izan dute. Iker Oizek azladu digun bezala, ""filmaren sortze prozesua parte-hartzailea izan da. Herrikoek memoria aktibatzeko gorputza jarri zuten, antzerki baten bitartez, eta hori pelikulan ikusten da".

Nafarroako Filmotekan, Acedoko zineman eta Lizarran aurkeztu dute, momentuz, dokumentala.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!