Elkarretaratzea egin dute gaur goizean Nafarroako ospitalegunean larrialdi zerbitzuetan aritzen diren osasun langileek: "Mobilizatzen hasteko garaia iritsi dela uste dugu. Unitateko arduradunekin, Nafarroako Ospitale Unibertsitariokoekin, langile batzordearekin, lan-gainzamako arduradunekin eta osasun kontseilariarekin batzartu gara eta inork ez dio erantzunik eman gure eskaerei. Ez zaigu besterik geratzen", salatu dute langileek.
Uztailaren 7an 07:45ean atera dira kalera, elkarretaratzera. Ozen esan nahi dute langile gutxiegik eskaintzen ahal diela herritarrei larrialdi egoera batean arreta: "Lan-taldea ezinbestean handitu beharra dago kalitatezko osasun arreta ziurtatua izan dezaten bizilagun guztiek", adierazi dute.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!