SANFERMINAK 2025

Sanferminetan 30.000 kondoi banatuko dituzte peña eta tabernatan

Euskalerria Irratia 2025eko uztailaren 7a

Goranzko joera hartua dute sexu bidezko gaixotasunen kutsatzeek: urtarriletik martxora 406 infekzio kasu zenbatu dituzte. Prebentzio neurrien garrantzia nabarmendu dute osasun alorreko profesionalek eta kutsatzeak ekiditeko modurik aproposena kondoiaren erabilera dela gogorarazi. Sanfermin jaietan Hiesaren Kontrako Kolektiboak eta Peñen Federazioak bultzatuta 30.000 preserbatibo banatuko dituzte. 

Urtarriletik martxora 277 klamidia kasu, 94 gonorrea eta 25 sifilis antzeman dituzte Nafarroan. Goranzko joera hartua dute sexu bidez kutsatzen diren gaixotasunek zenbait hilabetetatik hona. Egoerarekin kezkatut, osasun alorreko profesionalek prebentzioan jarri dute soa: kondoiaren erabilera egokia egiteko dei egin dute hori delakoan modurik eraginkorrena kutsatzeak ekiditeko. Sanferminetan Hiesaren Kontrako Kolektiboak eta Peñen Federazioak (Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuaren babesarekin) kanpaina jarri dute martxan: 30.000 kondoi banatuko dituzte peña eta tabernatan. Konpainiarik onenean goxo-goxo leloa aukeratu dute sexu-harreman "berdinzaleak, anitzak eta onetsiak" bultzatzeko. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!