Ikerketa batzorde batek esleipen publikoak aztertuko ditu Nafarroako Parlamentuan

Euskalerria Irratia 2025ko eka. 20a, 08:56

Maria Chivitek ez du dimisioa emateko asmorik “ez delako Foru Gobernuaren jardueran ilegaltasunik atzeman” orain arteko ikerketetan.

Zurrumurru, filtrazio eta polizia txostenen aurrean, gardentasuna. PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak ikerketa batzorde berri baten eraketa adostu dute Nafarroako Parlamentuan, kontratazio publikoen inguruan azken aldian zabaltzen ari diren ustelkeria zantzuak argitzeko. Honela, azken lau legegintzaldietako esleipen publikoak aztertuko dira, Yolanda Barcinaren gobernutik, Uxue Barkos eta Maria Chiviteren exekutiboetara. Helburua, gaiaren gainean argia ematea eta jardun publikoan ustelkeriarik izan dela azaltzea.

Horixe bera dio Maria Chivite lehendakariak, azken egunotako albisteak ezagututa. “Ez dago polizia txosten eta filtrazioetan, Nafarroako Gobernuaren jarduna, jokabide ilegalekin lotzen duen frogarik”. Are gehiago, Chivitek dimititu behar izan dute bere alderdikide eta konfidantzazko lagunekin distantzia markatu du azken egunean, “Ez Santos Cerdan ezta Ramon Alzorriz ere, ez dira Nafarroako Gobernuko parte, ez ditzagun gauzak nahastu”. Foru Gobernua akusazio moduan aurkeztuko da auzian eta aurrera jarraituko du eskatutako hiru auditoriekin. “Azkeneraino joko dugu, bidean, erortzen dena erortzen dela” esan du Chivitek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!