Koldo-Abalos-Cerdan kasuaren adar nafarrak atal berria bizi du. Pasa den astean Santos Cerdanen inplikazio zuzena ezagutu zenetik egunero egunero xehetasun berriak ezagutzen ari dira Milagroko politikariaren inguruan. Azkena, auzian inplikazioa duen Servinabarren akzioen %45aren jabe zela jakin da. Eta hori ezagututa, krisialdia zabaldu du Alderdi Sozialistan. Atzo arratsaldean, Ramon Alzorrizek, PSNko lehendakari orde eta bozeramale parlamentarioak, dimisioa eman zuen, bere bikoteak Servinabarrako langile izan delako, Alzorrizek berak, enpresako buruari horrela eskatuta.
“Presidentak ez zekien ezer ez” adierazi du Alzorrizek, “Bere konfidantza galdu dut eta horregatik alderdiko karguak uztea erabaki dut”. Ez dio parlamentari izateari utziko dena den. Alzorrizek dio, bere bikotea bertan lan egitea ez dela delitua, baina informazioa argitara atera baina lehen egin nahi zuela berak publiko, Nafarroako Gobernua eta Alderdi Sozialista kaltetuta atera ez daitezen.