Bisai taldea: "Gure soinua rock suabea edo pop gogorra bezala deskribatu daiteke"

Miren Mindegia Petrirena 2025ko eka. 18a, 11:26

Ion Mayordomok, Joseba Alemanek eta Unai Urrozek osatzen duten Bisai talde nafarraren lehenengo diskoa ezagutu dugu: 'Hemen naiz'

Bisai talde nafarrak Hemen naiz lehenengo diskoa plazaratu du berriki. Ion Mayordomok, Joseba Alemanek eta Unai Urrozek osatzen dute hirukotea, bere sustraiak Baztanen eta Malerrekan dituen taldea. Ekainaren 5ean plazaratu zuten 11 kantuz osatutako diskoa plataforma guztietan. Taldekideek argitu moduan, "rock suabea edo pop gogorra" bezala definitu daiteke Bisairen soinua. 

Lehenengo diskoa norberaren barrenetik egindako bidaia baten moduan ere ulertu daiteke, eta halaxe erakutsi dute ere atzean produkzio lan nabarmena duen hiru ataleko lehenengo bideoklipean. Mayordomok argitu moduan, ia film labur bat ere izan zitekeen bideoko protagonistak onarpen bide bat egiten du, "hainbeste maitatzen ez dituen bere barreneko alderdi horiek besarkatzeko". 

Agerraldi batzuk egin ditu Bisaik dagoeneko eszenatokietan, eta datozen hilabeteetarako ere finkatu ditu hitzordu batzuk. Ekainaren 27an Doneztebeko bestetan joko dute Gatiburekin batera, abuztuaren 2an Oñatin ariko dira, hurrengo egunean Beran. 

 

Erlazionatuak

Bisai, zuzenean

Miren Mindegia Petrirena eka 18 Nafarroa

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!