BSHko langileek lantokiaren defentsari eusten diote

Euskalerria Irratia 2025ko eka. 16a, 08:29

Gaur betetzen dira sei hilabete Eskirozko lantokia itxiko zutela iragarri zutenetik. Protestak jarraitzen du lantokiaren atarian, kaleratze gutunak jasotzeko zain.

Atzera kontaketa amaierara iristen ari da. Sei hilabete betetzen dira gaur BSHk Eskirozko lantokia itxiko zuela iragarri zuenetik. Eskirotzeko BSH lantegiaren sarrerak blokeatu dituzte su barrikada batekin. Langileek epeak luzatzeko eskatzen jarraitzen dute mobilizazio eta protesten bitartez.

655 langile geratuko dira kalean. Bihar has daitezke langileak kaleratzen gutunak jasotzen eta dagoeneko produkzioa ia etenda dago lantokian. Bihar hasiko dira enpresa eta langileen arteko negoziaketak kaleratzeen baldintzak adosteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!