Nafarroak DNA banku publikoaren zerbitzuak eskaini dizkie gainerako erkidegoei frankismoaren biktimak identifikatzeko

Euskalerria Irratia 2025ko eka. 11a, 08:02

Memoria Demokratikoaren Lurralde Kontseiluan egin du eskaintza Memoria eta Bizikidetza kontseilari Ana Ollok. Nafarroari 115.000 euro inguru egokituko zaizkio aurten balio demokratikoak zabaltzeko ekimenetarako. DNA banku publikoa Nasertic enpresa publikoak kudeatzen du eta dagoeneko 43 biktimen identifikazioa ahalbidetu du.

Memoriarako tresna gisa hain zuzen ere. DNA banku publikoaren zerbitzuak Frankismoaren biktimak identifikatzeko eskaini die Nafarroak gainontzeko erkidegoei.

Nasertic erakunde publikoak kudeatzen du DNA bankua Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin batera. Eta, sekuentziazio genetikoaren bidez, deshobiratzeetan aurkitzen diren gorpuzkien identitatea ezagutzeko balio du bankuak. Une honetan, 398 espediente dituzte irekita, 43 identifikazio ahalbidetu dituzte.

Memoria eta Bizikidetza kontseilari Ana Ollok nabarmendu du emaitza onak eman dituela zerbitzuak orain artean eta horiek areagotu egin daitezkeela lankidetzan eginez gero.

Memoria Demokratikoaren Lurralde Kontseiluan mintzatu dira gaiaz, eta bertan, finantzazio banaketa ere egin dute. Nafarroari 115.000 euro inguru egokituko zaizkio aurten, frankismoko biktimak hobietatik ateratzeko, biktima horiek aitortzeko edota balio demokratikoak zabaltzeko ekimenetarako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!