Bi jardunaldiko Liga jokatu du Navarra Goalball taldeak denboraldi honetan, eta apirilean ondo bidertua utzi zuen helburua. Izan ere, Bilbon bost gol baino gehiagoko aldeaz irabazi zituen partida guztiak, eta 12 puntu sartu zituen zorroan. Asteburu honetan lana biribiltzea zegokion, Madrilen, eta ez du hutsik egin. Hori horrela, bigarren aldiz eliteko Goalballera jauzi egitea lortu du.