Gizonen Osasuna entrenatzaile bila dabil, eta dirudienez, Alessio Lisci izango da gorritxoen lemazain berria. Okerrik ezean, Mirandesekin Lehen Mailara igotzeko playoffa amaitu ostean hartuko du kargua. Beste hautagai batzuk ere izan dira Braulio Vazquezen idazmahaian; gazteak denak ere.
Jokalarien joan-etorriei dagokienez, Osasunak jada egin du lehen fitxaketa: Valentin Rosier. Aresok utziko duen hutsunea beteko du hegaleko frantziarrak. Erasoko hegalak indartzea da gorritxoen beste lehentasuna, eta ahal dela, Budimirri eta Boyomori eusten saiatuko dira. Ez da erraza izango, biak nazioarteko erakusleihoan baitaude.
Eta emakumeen taldeari dagokionez, goitik behera aldatuko da datorren denboraldiari begira, hamar jokalari inguru ateratzea espero baita. Josu Dominguez entrenatzaileak karguan jarraitzea espero da, baina haren laguntzaileak, Ekaitz Irujok, amaiera eman dio bere egonaldiari.