Ministerioak, Foru Exekutiboak eta enpresa batzordeak itxiera atzeratu zezala eskatua zioten, lantokiaren etorkizuna bermatuko zuten proiektuak garatzeko, baina BSHko zuzendaritzak ez du kasurik egin. Maria Chivite Nafarroako lehedakariak astelehen honetan helarazi dio BSHk Ezkirozen duen zuzendaritzari "irmoki errefusatu" duela kaleratze kolektiboaren hasiera jakinarazi izana. Chivitek "erabateko akatsa" iritzi dio iragarpen horri, eta Nafarroako Gobernuak lantegiaren birindustrializazioan duen "konpromiso bikoiztua" azaldu du. Horren berri eman diote jarraian enpresa-batzordeari, eta Foru Gobernuak "azken hilabeteetako lankidetza leialari" eutsiko dio etapa berri honetan.