Giza liburutegien funtzionamendua erraza da. Bertara sartzen diren erabiltzaileek aukeren katalogo bat kontsultatu ahal izango dute, eta bertan, liburuak aurkitu beharrean, pertsonak aurkituko dituzte. Horrela, aukeratutako ‘liburu-pertsonarekin’ aurrez aurre eseri ahal izango dira, horiek entzuteko, haiekin hitz egin eta elkarrizketak egiteko, ordu erdiz gutxi gorabehera.
Memoria eta Bizikidetzako, Migrazio Politiketarako eta Kulturako Zuzendaritza Nagusiek, Nafarroako Berdintasun Institutuarekin batera, Giza Liburutegiak departamentu arteko proiektuari ekin zioten martxoan Nafarroako hainbat udalerritan. Martxoan eta apirilean hainbat pertsona bildu ziren arrazakeriari eta immigrazioari buruzko bizipenak partekatzeko. Saioen garapena oso positiboa izan da.
Oraingo honetan, Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren eta LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren testuinguruan, LGTBI+ kolektiboko kideek beren bizi-esperientziak kontatuko dituzte. Ehgam, Naizen eta Fenix elkarteek ‘giza liburuak’ eskaintzen parte hartu dute. Haur transexualen senideak; kalteberatasun-egoeran dauden pertsonekin lan egiten duten gazte aktibistak eta giza eskubideen defendatzaileak, bereziki LGTBI+ kolektibokoak; pertsona homosexualak... izango dira gaiari lotutako bizipenak partekatuko dituztenak.
Lehen saioa aste honetan egin da Txantreako Liburutegian (Iruña) eta gainerako saioen egutegia ondokoa da:
Burlatako liburutegia |
Ekainak 6, 18:30ean |
Etxarri Aranazko liburutegia |
Ekainak 12, 18:30ean |
Irurtzungo liburutegia |
Ekainak 18, 18:00etan |
Erriberriko liburutegia |
Ekainak 17, 18:00etan |
Tafallako liburutegia |
Ekainak 26, 19:00etan |