Braulio Vazquezek denboraldiaren balantzea egin zuen joan zen astean, eta guk ere ariketa bera egin dugu Kirolerriko Osasun-etxean.
Kirol zuzendari gorritxoak hautsak harrotu zituen joan zen osteguneko agerraldian. Nagusiki, hedabide batzuek Vicente Morenorekin izandako jarrera kritikoa gaitzetsi zuelako. Bera oso kontent agertu zen Morenok Osasunaren aulkian egindako lanarekin, eta denboraldiari oso nota altua jarri zion.
Bada, boligrafo gorria hartzeko eskatuko diegu Osasun-etxeko gure adituei, Braulioren gisara 2024-2025 denboraldiaren balantzea egin dezaten. Taldearen analisi orokorretik abiatuta, jokalarien banakako errendimendua ere aztertu dute.
Nor izan da gorritxorik onena, nork harritu ditu gehien zaleak, eta nork nahigabetu ditu bereziki? Eta badoan arren, Vicente Morenok Osasunan jarraitzeko moduko lana egin du? Galdera horien guztien erantzunak, aste honetako solasaldian entzun ditzakezue.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!