D ereduko lerroa eskatu dute Faltzesko ikastetxean

Maialen Huarte Arano 2025ko eka. 2a, 08:19

Faltzesen jaia egin zuen Sortzenek.

Hamaika familiak egin dute eskaera Faltzesen euren seme-alabak euskarazko murgiltze ereduan ikas dezaten. Hezkuntza Departamentuari galdegin diote eskubide hori ziurtatzeko eta Doña Alvara Alvarez ikastetxean D ereduko lerroa zabaltzeko. 

Jaia eta aldarrikapena uztartu zituen atzo Sortzenek Faltzesen. 2024-2025 ikasturtean 11 familiak egin zuten eskaera D ereduko lerroan ikasteko eta eskubide hori bermatzeko galdegin diote Hezkuntza Departamentuari. Atzo, bat egin zuten familiek eta hezkuntza komunitateak herrian festa giroan. Egungo Alvara Alvarez ikastetxean euskarazko murgiltze ereduko lerroa zabaltzeko eskatu zuten: familiak, zuzendaritza, udala eta guraso taldeak bat datoz eskaerarekin. Eskubide berberak denontzat eskatu zituzten eta argi utzi zenbait tokitan zailtasunek segitzen dutela euskaraz ikasi nahi duten familien artean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!