Piloten ordez fresbee-ak eta zuloen ordez saskiak erabiltzen dira Disc-Golfean, eta Nafarroan Ibarrola dugu modalitate honen bultzatzaile nagusietako bat.
Golfaren anaia xumetzat jo liteke Disc-Golfa. Ibarrolak 2009an ekin zion hedapen lanari, eta hamar urte geroago, Nafarroako lehen zelai homologatua eraiki zen Irrisarri Land abentura parkean, Baxi Basajauna Elkartea sortzearekin batera. Bertan lehendakaria eta jokalaria da Ibarrola. Hemen entzun dezakezue Kirolerria saioan harekin izandako solasaldia.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!