KIROLERRIA

Agur denboraldiari, eta agur Europari

Eñaut Agirrebengoa 2025ko mai. 26a, 17:15

Osasunak Europan sartzeko aukera izan zuen larunbatean Mendizorrotzan jokaturiko derbian, baina ezin izan zion Alavesi irabazi (1-1), eta Celtaren eta Rayoren atzetik gelditu da azkenean. Gol bakar bat falta izan zitzaion ametsa egia bihurtzeko

Rayo Vallecanok edo Celtak estropezu egitea behar zuten gorritxoek, eta aurkarien emaitzak alde izan zituzten. Lehen zatian galtzen izan zen Celta, eta hori horrela, ordu laurden batez Europako talde izan zen Osasuna. Azkenean irabazi egin zuten galiziarrek, baina ez, ordea, Rayok: berdindu egin zuen Jagoba Arrasateren Mallorcaren aurka.

Bada, garrantzitsuena falta izan zitzaion Osasunari, bere partida irabaztea alegia. Alavesek ez zion inongo oparirik egin, dagoeneko salbu egon arren, eta Carlos Vicentek aurretik jarri zituen arabarrak, Juan Cruzek penalti inozoa egin ondoren. Nafarrei kosta egin zitzaien kolpetik altxatzea.

Raul Garcia de Haroren gol berantiarrak itxaropena piztu zuen Gasteizera bertaratutako ehunka zale gorritxoen artean, baina garaitzeko gola iritsi ez zenez, Osasuna Europatik kanpo gelditu zen.

Partidaren aurreko giroaz eta zelaian gertatu zenaz mintzatu dira Kirolerriko Osasun-etxean. Solasaldia hemen entzungai.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!