“Ikusi dugu hiru egun hauetan fiskalaren asmoa dela talde antolatuaren akusazioa mantentzen eta horretan buruzagi bat ere bilatzen” azaldu du Aroztegiko elkartasun komiteko Ohier Urrutiak, “Hala ere, Guardia Zibil eta foruzainen testigantzek ez diote lagundu errelato horretan, baina ez gara justiziarekin fio”. Urrutiak gaur ere mezua bidali nahi izan dio Foru Gobernuari: “Beraiek dira modua batean epaiketa hau aintzinera atera izanaren erantzule, beraz har dezatela neurriren bat hau gelditzeko”.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!