Ekitaldiak, aldi berean, Iruñeko Takoneran eta Nafarroako Antzerki Eskolan izan ziren. Iruñerriko D ereduko ikastetxeetako ikasleek parte hartu zuten irekiera ekitaldi ofizialean antzerki eskolan. Handik, kalejiran joan ziren Alde Zaharreko kale nagusietatik Ortzadar Dantza Taldearekin. «Euskal eskola publiko berria» zioen pankarta handi batek. Sortzeneko antolakutzako kideak, pozik festak izan zuen erantzunarekin "arrakastatsua" izan bai zen jaia.
Sortzenek egiten duen lana ikusaraztea izan da xedeetako bat. Euskal eskola publiko bat denontzat aldarrikatzen segitzeko asmoa du haren proiektuei indar ematen.
Ehun boluntario aritu ziren atzoko jaia aurrera atera zedin lanean eta gerturatu zen jendetzak merezi zuela iruditu zaie. Goizeko programazioaz gainera arratsalderako, Gorka Urbizu, Borla eta Bidelapurrak taldeen kontzertuak antolatu zituen Sortzenek.