Aitor Garralda: “NUPeko beste irakasleen lan ia berbera egiten dugun arren, klaseak prestatu eta ematerako orduan, gure soldata ez da haien %20ra ere iristen”

Euskalerria Irratia 2025ko mai. 13a, 08:09

NUP eko hezkuntza zamaren %60a bere gain hartzen dute irakasle elkartuek baina beren soldata ez da inolaz ere gerturatzen duintasunera. Lan hitzarmen negoziaketa abiatu zenean %50eko soldata igoera eskatzen zuten baina azkenean ez da ezta %10era helduko.

Nafarroako Gobernuarekin finantziazio sendoa sinatu berri du Unibertsitate Publikoak, irakasle eta ikerlari lanak handitzeko eta duintzeko, baina irakasle elkartuak ez dira hobekuntzen paketean sartu. Euskal Herriko Unibertsitate, Errioxa edo ta Zaragozako unibertsitateetako irakasleekin alderatuta, egoera kaxkarragoan dira nafarrak. Lan berbera, soldata berbera da haien aldarrikapena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!