Kirol taldeak ez dituzte bakarrik jokalariek eta entrenatzaileek osatzen. Beste langile askok funtsezko lana egiten dute itzalpean, eta horien artean daude fisioterapeutak. Elisa Arretxea baztandarrak hamarkada bat darama zeregin horretan Anaitasuna eskubaloi taldean. Bere garaian Lehen Mailako eskubaloi jokalaria izan zen, baina arrakasta are handiagoa ari da izaten fisioterapiaren alorrean.
Anaitasunan ez ezik, Espainiako Eskubaloi Federazioan eta Aspe pilota enpresan ere kolaboratu izan du. Bere lana eta ibilbidea gertutik ezagutzeko aukera izan dugu Kirolerrian.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!