Jarraian laugarren garaipena lortzeko ilusioz hasi zuten partida gorritxoek. Baina baikortasunak bi minutu besterik ez zien iraun: denbora hori behar izan zuen Ayozek lehen gola egiteko. Beste gol bat ere sartu zuen lehen zatian, 39. minutuan, eta lehenago, Barryk ere bere arrastoa ipini zuen markagailuan. Egiazki, zuloz betea egon zen Osasunaren atzealdea.
Nafarrak ordubeteko langa igaro ostean hasi ziren suspertzen, Vicente Morenok sistema aldatzearekin batera. Ruben Garciak maisuki bukatu zuen Osasunaren jokaldi azkar bat, Vila-realek baloi irteeran egindako akats baten ondoren. Etxekoek berehala erantzun zuten, Pepe geldiezinaren eskutik. Eta azken txanpan, Aimarrek penaltia sareratu zuen. Bada zerbait Vila-reali bi gol egitea, baina defentsako ahuldadea galbidea izan zen larunbatean Osasunarentzat.
Europako postuetatik kanpo da orain, baina aurkari zuzenen emaitzak nahiko alde izan ditu jardunaldi honetan, eta ametsa bizi-bizirik da oraindik. Hori bai, askoz sendoago jardun beharko du igandean Betisen zelaian.
Neurketaren analisia egin dute Kirolerriko Osasun-etxean. Solasaldia hemen entzungai.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!