Hogei urteko kartzela zigorra eta 56.000 euroko isuna ezarri zieten zazpi Baztandarri, talde kriminal baten parte izatea egotzita, Aroztegiako hirigintza proiektuaren lanak eteteagatik. Hartara, otsailaren 1ean Nafarroako hiriburuan 18.000 pertsona bildu zituen manifestazio nazionala egin zuten.
Elkartasun bultzadaren ondotik, Aroztegiko Elkartasun Komiteak kanpaldi berezi bat antolatu du Elizondoko Plazan. Epaiketa maiatzaren 19an abiatuko da eta horren aurretik auziaren inguruko kontzientziazio soziala sustatu eta absoluzioa aldarrikatu nahi dute.
Igandean, maiatzaren 4an arratsaldeko 17:00etan Aroztegiko Elkartasun Komiteak prentsaurreko bat egingo du Elizondoko plazan. Astebeteko ekitaldiak antolatu dituzte: kontzertuak, bertsoak, solasaldiak, bizikleta martxa eta auto-karabana.
Herritar ahalik eta gehien batu daitezen nahi dute eta kanpaldian parte hartu nahi dutenek 638 150 510 telefono zenbakira deituz eman dezakete izena.