Haur eta gazteen diabetesa hobeki kudeatzeko aplikazioa sortu dute: Diaktive1

Maialen Huarte Arano 2025ko api. 30a, 08:35

Antonio Garcia Hermoso aplikazioaren egilea eta Julen Abaurrea 11 urteko mutikoa aplikazioa erabiltzen.

Diaktive1 izeneko aplikazioa sortu dute Navarrabiomed zentroko ikertzaileek. Aplikazioak indar ariketak egiteko proposamenak egiten dizkie gaixotasuna duten gaztetxoei, aztertu baitute, onuragarria dela gaixotasunaren garapena murrizteko. Eta ikerketaren emaitzek erakutsi dute, intsulina gutxiago behar izaten dutela neskato eta mutikoek indar ariketak egiten badituzte.

"Elikadura, ariketa fisikoa egitea eta gaixotasuna ezagutzea gako dira etorkizunerako"., esan du Fernando Dominguez osasun kontseilariak Diaktive1 aplikazioaren aurkezpenean. Sortu berri duten aplikazio hori martxan da dagoeneko. Haur eta gaztetxoek erabil dezaten pentsatua dago eta aukera ematen die kontrol gluzemiko hobea egiteko. Julen Abaurrea gaztea da erabiltzaileetako bat: "Ariketa batzuk proposatzen dizkigu aplikazioak. Guk hasi aurretik aplikazioari esaten diogu glukosa maila zenbatekoa den gure gorputzean eta amaitzen dugunean informazio hori eskatzen digu berriz".  Julen Abaurreak bezala, 200 haur inguruk dute 1 motako diabetesa Nafarroan. Eurek informazio guztia izatea ezinbestekoa dela iruditzen zaio Abaurrearen amari, Sonia Aizpururi: "Beraiek kontrolpean izan behar dute euren gaixotasuna eta horretarako ezinbestekoa da ezagutzea zer nolako joerak izaten dituzten. Aplikazioa lagungarri izanen zaie insulina maila kontrolatzeko". 

Elkarlanean sortu dute Diaktive1 izeneko aplikazioa: Navarrabiomed, Nafarroako Gobernua, Ospitaleguneko pediatria zerbitzua eta Anadi elkartea. Orain erronka da, 1 motako diabetesa duten gaixoentzako preskribatzea indar-ariketa fisikoa egitea aplikazioa erabilita.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!