Tiro poligonoa biodibertsitatearentzat "lagungarri" dela esan du Bardea Komunitateko presidenteak

Maialen Huarte Arano 2025ko api. 30a, 08:15

Bardeako Komunitateaz mintzatu zen bertako presidente Jose Maria Agramonte Nafarroako Parlamentuan. Esan zituenen artean, parke natural horretan ezarria dagoen tiro-poligonoak "biodibertsitatearen kontserbazioaren helburu nagusiak betetzea erraztu duela". Adibidetzat jarri du zenbait espezieren hazkundea: "1999an lau sai bikote zeuden eta orain ehundik gora daude, eta Duponteko hegatsarekin antzeko zerbait gertatzen ari da".

UPNk eta Contigo-Zurekin taldeak eskatuta Nafarroako Parlamentuan egindako agerraldian, Jose Maria Agramontek azaldu du Errege Bardeako 41.845 hektareetatik % 93,85 parke naturalaren aterkipean geratzen direla, eta gainerako % 6,15a beste erabilera batzuetarako baztertutako lau eremuri dagokiela: 2.444 hektarea tiro-poligonoa dira.

Agramontek adierazi duenez, "Bardeako lurraldeak eta inguruko herri guztiek 58.000 hektareako eremu babestua osatzen dute, eta hori bai dela Nafarroarekin bat egiten duen eremu supersolidarioa". Bardeako Komunitateko presidenteak defendatu du biodibertsitatea kontserbatzeko helburuak betetzen ari direla. Agramonteren ustez, "gauzak nahiko ongi egiten ari dira”. Era berean, "Ministerioa ingurumenaren arloan egiten ari den ahalegina" ere baloratu du. "Orain egiten ari denak ez du zerikusirik duela sei-zazpi urtera arte egindakoarekin, uste du. Gizarteak eskatzen duen bidetik ari direla ere adierazi du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!