Argi dute eskatzen ari direna ez dela erraza izanen, baina arrazoiarekin eta hasierako energiarekin tiro poligonoaren kontra segituko dutela adierazi zuten. Gogoan izan zuten, bizi dugun unean ezinbestekoa dela hausnarketa egitea: krisi garaietan gerrak beti izan dira askorentzat aberasteko irtenbide.
Bardearen ingurumen izaeran jarri zuten ikusmira, zenbait babestutako espezie galtzen ari direla ohartarazteko. Onartezina beharko litzateke izan erreserba den gune batean jarduera militarrak ahalbidetzea.
1951tik indarrean da Espainiako Armadarekin hitzarmena. 2028an amaituko da akordio hori, eta berriz ez berritzeko galdegiten ari dira.