Gizarte alorreko eragileak, sindikatuak eta ezkerreko alderdi politikoetako ordezkariak bat eginda agertu ziren atzo. Goiburu bat nagusitu zen: Bakearen alde, berrarmatzeari ez. Manifestua da aurkeztu zutena atzo CCOO, CGT, Contigo-Zurekin, EH Bildu, EHNE, HIRU, IUN, LAB, ESK, PCE-EPK, Solidari eta Steilasek ohartarazteko Europar Batasunak hartu duen joera belizistaz.
Europak aurkeztutako berrarmatze prozesuaren aurkako mezua helarazi dute. Europaren erantzuna ezin da izan armen bidezkoa, Estatu Batuetako industriaren mesedetarako izanen dena gainera. Gogorarazi dute, gainera, Nafarroa historikoki izan da bakezalea, intsumisoa eta antimilitarista.
Gauzak horrela, Europan eta munduan nagusi den "belizismoari" gailenduko zaion "paradigma aldaketa" premiazkoa da. Hau da, "bake- eta elkarrizketa-kulturak eraikitzea" gatazka politikoak "konpontzeko mekanismo gisa," Europa osorako egonkortasuna eta bakea bermatzeko.