Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak bere ibilbidearen amaiera izanen du uztailean Lakuntzan. 7.000 txanda baino gehiago bete behar direla jakinarazteko agerraldia egin zuten larunbatean, eta orain, kantua eta bideoklipa ere aurkeztu dituzte. Maskak, Mirua, Monsieur leCrêpe, Txingili'K eta ZETAK taldeek egin dute kantua.