Eskuin erreakzionarioaren oztopoen aurrean askatasunaren aldeko manifestazioa eginen du Ernaik

Euskalerria Irratia 2025ko api. 11a, 13:33

Apirilaren 17tik 19ra Gazteon Eskutik topagunea eginen dute gazte independentistek. Ekitaldi politiko bat ere deitua zuten 17rako, baina Auzitegi Naziolanak zelatatuko duela jakin dutenetik segurtasunik gabe geratu direla jakinarazi dute; horren aurrean, Oztopoen gainetik askatasunera izeneko manifestazioa eginen dute Berriozarren 18:00etan. 

UPNren salaketak batek jarri du Auzitegi Nazionala Ernaik antolatua zuen ekitaldia zelatatzera. Horrek ez die segurtasun bermerik ematen gazteei eta erabaki dute manifestazio batekin erantzutea: Apirilaren 17an Berriozarren eginen dute protesta eskuin erreakzionarioak jarritako debeku eta oztopoei. 18:00etan Oztopoen gainetik askatasunera leloarekin aterako dira kalera. 

Apirilaren 17tik 19ra Gazteon Eskutik topagunea eginen du Ernaik Berriozarren eta asmoa zuten Preso Politikoen Nazioarteko egunean, apirilaren 17an, ekitaldi politikoa egiteko. Ez dute halakorik eginen zelatatzeko mehatxua dutelako bizkar gainean eta ez dagoelako bermerik askatasunez aritzeko, esan dute. Isilik ere ez direla geratuko jakinarazi dute eta horregatik dei egin dute prestatutako manifestazioan parte hartzera. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!