KIROLERRIA

Roberto Martil: “Zoragarria izan da herriko taldearekin hainbeste urtez gorenean lehiatzea”

Eñaut Agirrebengoa 2025ko api. 8a, 16:28

Denboraldia amaitzean erretiroa hartzekoa da Roberto Martil, Xota areto futbol taldean hiru hamarkada luze igaro ondoren. Bere ibilbidearen errepasoa egin du ‘Kirolerria’ saioan

Roberto Martil sei urterekin hasi zen Xota taldean jokatzen. Bada, hiru hamarkada geroago, Irurtzungo klubaren mito bihurtuta utziko du areto futbola. Elitean 20 denboraldi egin ditu bere herriko taldean, eta guztira 500 partida ofizial baino gehiago jokatu ditu.

Ikur eta eredu, kapitain petoa izan da Martil. Harrobian eta emakumeen taldean ere nabaritu da bere eragina, eta bere ibilbide luzean garaikurrik altxatu ez duen arren, klub eta herri oso baten maitasuna bereganatuta esango du agur.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!