Errepikatutako istorioa Butarquen. Gizonezkoen Osasuna nagusi partida hasieran, markagailuan aurretik jarri zen, baina gero ez daki hartutako errenta hori kudeatzen eta denboraldi honetan bederatzigarren aldiz, arerioak, azken minutuetako gorritxoen txakalaldia probestu zuen berdinketa lortzeko. Atzo gorritxoek ohi baino partida hobeagoa egin zuten hasieran, Lucas Torrok aurreratu zuen taldea baina VAR-ak gola anulatu zuen; milimetroengatik zen jokoz kanpo gorritxoa. Budimirrek ez zuen bere egunik onena izan eta lau aukera garbietan kale egin zuen kroaziarrak. Bigarren zatia hasi eta berehala Herrandok egin zuen bilatutako gola eta orduan, markagailuan aurretik egonda hasi zen ohiko istorioa. Leganesek aldaketa taktikoak egin eta aurrera egin zuen. Osasuna berriz atzean itxi zen. Gorritxoek ez zuten ongi kudeatu amaiera. Beti bezala. 86.minutuan Abel Bretonesek penalti tontoa egin zuen eta madrildarrek berdindu zuten partida. Bat eta batekoarekin, jaitsiera postuak aldentzeko puntu bakarra lortuta, burumakur itzuli dira gorritxoak Iruñera.
Partida bakarra irabazi du Vicente Morenoren taldeak etxetik kanpo, norgehiagoka bakarrean garaile izan da azken 18 jardunaldietan. Horrela gorritxoek galdu dute jaitsiera postuekiko zuten puntu errenta eta une honetan 13. Dira 35 punturekin, hain zuzen Leganesek markatzen duen jaitsiera zonaldetik 7 puntutara. Osasunak aukera du igandean behingoz jaitsiera postuetatik urruntzeko, etxean Gironaren kontrako partidan. Hasi da talde gorritxoak finaletan pentsatzen eta igande arratsaldekoa lehendabizikoa izanen da. Bai ala bai irabazi beharko du eta Euskalerria irratiak zuzenean kontatuko dizue.