KIROLERRIA

Lasaitasuna edo larritasuna

Eñaut Agirrebengoa 2025ko api. 7a, 17:16

Final kutsuko lehia jokatuko du gaur gizonen Osasunak, Leganesen zelaian. Irabazi ezkero, oso bideratua izango du mailari eusteko helburua. Galduta, ordea, amildegitik gertuago egongo da. Emakumeek atseden hartu dute asteburu honetan

Jardunaldiko azken partida jokatuko du Osasunak; hau da, dagoeneko badaki bere arerio nagusiek zer emaitza izan duten. Gauzak estutu egin dira sailkapenaren azpialdean, baina hala ere, gorritxoek eutsi egin diote momentuz jaitsierarekiko duten errentari. Zazpi puntura dute Leganes, 18. sailkatua, eta errenta hamarrera zabalduko lukete gaur Butarquen irabazita.

Athleticen kontra lasaitua hartu zuen Vicente Morenoren taldeak, baina gaurkoa bestelako partida izango da nafarrentzat. Erasokorrago jardun beharko dute etxetik kanpo denboraldiko bigarren garaipena lortu nahi badute. Azken 17 partidetatik bakarra irabazita iritsiko dira gaurko neurketara, eta Bryan Zaragozaren hutsunearekin.

Emakumeek, berriz, igandean abiatuko dute Ligako fase erregularraren azken txanpan. Alhamari, sailkapeneko bigarrenari egingo diote bisita. Igotzeko borrokan beste urrats bat egiten saiatuko da Josu Dominguezen taldea.

Horren guztiaren inguruan mintzatu dira Kirolerriko Osasun-etxean. Solasaldia hemen entzungai.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!