Foru Ogasunak 221.894 proposamen egin ditu Errenta Kanpainarako, % 64,5 baino gehiago itzuli beharrekoak, alegia, norbanakoei dirua itzuliko dietenak. Gaur hasi da kanpaina, Erraza da, bidezkoa da goiburuarekin. Ostirlaetik gainera datu fiskalen kontsulta ere egin daiteke.
Jose Luis Arasti kontseilariak aurtengo kanpainaren berrikuntza nagusiak azaldu ditu. Besteak beste, tarifaren deflaktazioa % 3 izango da 2024rako, eta kalkuluen arabera 24,3 milioi euroko kostua izango du. Bestalde, gutxieneko pertsonal eta familiarrengatiko kenkarien % 3ko igoera ere agertzen da, kasu honetan 25 milioi euroko kostuarekin eta, kontseilariaren arabera, "denetan esanguratsuenak", hau da, 2020 eta 2023 urteen arteko ezohiko kenkaria eta 2024ko errentan aplikatu beharreko murrizketa mutualistentzat izanen da.
Errenta kanpaina egiteko hiru modalitate izanen dira aurten ere: modu presentzialean, internet bidez eta telefono bitartez: "Telefono bidezkoa gero eta hedatuago dago, azken lau urteotan gehien hazi den aukera da", nabarmendu du Arastik.
14.500 eurotik behera, salbuetsita
Kanpaina ekainaren 26ra arte luzatuko da, eta zergadunek dagozkien ordainketak egiteko bi egun aurreikusi dituzte: uztailaren 4a eta azaroaren 20a. Eta galdera egin diote Arastiri kazetariek: Nor dago errenta aitorpena egiteaz salbuetsia? Bada, aurreko urteetan bezala 14.500 euroko diru sarrera baino txikiagoak dituzten herritarrak.