Langile bat hil da Agoitzen, 10 metro inguruko altueratik erorita

Euskalerria Irratia 2025ko api. 3a, 19:23

Argazkia: 112 SOS Nafarroa

55 urteko behargina da. Larrialdi zerbitzuek ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko, eta gizonezkoa bertan hil egin da

55 urteko gizon bat hil da ostegun arratsaldean Agoitzen, obra batean lanean ari zela lan-istripu bat izan ostean, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

SOS Nafarroak 15:56an jaso zuen istripuaren berri, eta Agoizko mediku taldea, anbulantzia medikalizatu bat eta Foruzaingoaren patruilak bertaratu dira.

Hildakoa, 55 urteko gizon bat, 10 metro inguruko altueratik erori da Agoitzen eraikuntza-obra batean lanean ari zela. Mobilizatutako larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko, eta gizona bertan hil da.

Hildakoaren gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia egin diezaioten. Foruzaingoa ezbeharraren arrazoiak ikertzen eta eginbideak bideratzen ari da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!