Hatortxu Rock jaialdiak Bigarren itzulera eguna izendatu zuen atzokoa, azken jaialdian izanen diren beste lau talderen izenak eman baitzituzten: Latzen, Skatu, Afu eta Alaitz eta Maiderrek osatzen duten bikotea. Lakuntzan eginen dute Hatortxu Rocken azken aldia, uztailaren 24tik 27ra.