210 lagun elkartuko dira kantuan Sagrada Familian larunbatean. iruñeko Orfeoiarentzat "ohorea" da Batzelonako leku ikunoko horretan kantatu ahal izatea: "Oso abesbatzagutxik lortu dute hori, bik edo hiruk", nabarmendu du Igor Ijurra Iruñeko Orfeoiko zuzendariak. Larunbateko kontzertua baliatuko du Orfeoiak 160 urteotako ibilbidea gogoratzeko:"Atzera begira jarriko gara hemen kantuan aritu direnak gogoan izateko, egungo partaideak ere presente izanen ditugu eta etorkizuneko kantariak ere gurekin ariko dira, haurrek ere parte hartuko baitute kontzertuan", azaldu du Ijurrak. Oso kontzertu liturjikoa izanen da, sakroaren bidetik egina. Errepertorioak kutsu nafarra izanen duela ere esan du Ijurrak.
Jendearen erantzunarekin txunditurik
28.000 lagunek eman dute izena Iruñeko Orfeoia Sagrada Familian ikusi eta entzun ahal izateko. 400 sarrera bikoitz baino ez dira zozkatuko. Iruñeko Orfeoiko kideekin batera, lagun eta senitartekoak ere izanen dira asteburuan kontzertuaz gozatzen. "Amets bat beteko da", adierazi dute Iruñeko Orfeoiko kideek.
Bartzelonakoa berezia izanen da, baita Kuenkan parte hartuko duten Musika Erlijiosoaren Astea ere. Ohiko programazioa izanen dute gurean ere, eta Bartzelonako errepertorioa ziklo batean Iruñea eta Iruñerrian erakusteaz gainera, sanferminetan, Nafarroako zenbait herritan eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin batera ere ariko dira.