Latzen Hatortxu Rock jaialdiaren agurrerako itzuliko da

Maialen Huarte Arano 2025ko api. 2a, 09:38

Uztailean emanen dio amaiera Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak bere ibilbideari. Lakuntzan eginen dute hiru eguneko festibala eta aleka-aleka ematen ari dira bertan izanen diren musika taldeen berri. Gaurko lehen iragarpena talde oñatiarraren itzulerarena izan da: Latzen. Oholtza gainera igoko dira 2007ko agur biraren ostean. 

Latzen talde oñatiarra ariko da Hatortxurock jaialdian, Lakuntzan. Horixe iragarri dute antolatzaileek gaur 08:00etan. 1999an amaitu zuen musika heavy-a egin zuen taldeak bere ibilbidea eta 2007an agur-bira eskaini ondoren uztailean Hatortxu Rock jaialdiaren amaieran igoko dira berriz ere oholtza gainera. 11:00etan, 15:00etan eta 18:00etan talde gehiagoren berri emanen dute jaialdiko antolatzaileek. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!