Astebete barru hasiko da Euskal Herriko Itzulia. Erlojupeko batek emango dio hasiera munduko ziklismo talde onenak gurera ekartzen dituen lasterketari. Hamasei kilometroko bakarkako saioa egingo dute lehen egunean, eta galtza bete lan ibiliko da Jon Iriberri, Visma taldeko biomekanikaria. Erlojupekoetan garrantzi handia du bere alorrak, eta halako etapetan bere lana zertan datzan azaldu digu.
Antzindarra da sortzez, eta hamarkada bat darama Visma talde herbeheretarrean lanean, Jonas Vingegaard, Wout van Aert, Sepp Kuss eta enparauekin. Izar horien guztien errendimendua optimizatzeaz arduratzen da Iriberri, bizikleta gainean duten postura eta mugitzeko modua aztertuz.
Elkarrizketa hemen entzungai.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!