Artzapezpikua Elizak immatrikulatutako ondasunak itzultzeko prest agertu da "epaile batek eskatzen badigu"

Euskalerria Irratia 2025ko mar. 28a, 11:30

Florencio Rosello Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako gotzaina prest agertu da Nafarroan Elizak immatrikulatu zituen ondasunak itzultzeko, "epaile batek eskatzen badigu"

Kazetarien galderei erantzunez, Rosellók esan du Nafarroako Elizbarrutira heldu zenean errealitate hori "dagoeneko egonkorra, neurri batean itxia, baina Artzapezpikutzaren borondateari dagokionez irekia" zela. Immatrikulazioak "legearen arabera" egin zirela azpimarratu du, eta "epaitegian helegiteren bat" dagoela gaineratu du.

Ildo horretan, azpimarratu duenez, "epaile batek esaten badigu hori ez dagoela ondo eta ez dagokigula, nik, gustura itzuliko nuke, ez baitut nahi gurea ez den ezer".
"Artzapezpikutzaren jarrera da baliabide bat badago eta itzultzeko eskatzen edo agintzen badigute, itzuli egingo genukeela", laburbildu du. "Ez dago ezer itzulketa eragozten duenik epaile batek esaten badigu", berretsi du Rosellok, eta Nafarroako Elizan "ez ginateke hemen borrokan egongo Bruselara iritsi arte, tokatzen denean itzultzera baizik", nabarmendu du.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!