30.000 langile publiko deitu dituzte grebara

Maialen Huarte Arano 2025ko mar. 28a, 08:14

Idatziz entregatu dituzte administrazio publikoko sindikatuek greba egiteko dituzten aldarrikapenak. LAB, Afapna, Comisiones Obreras, ELA eta UGTk Gobernuaren egoitzan apirilaren 9an deitu duten greba erregistratu dute.  

1999koa da langile publikoen azken estatutua eta sindikatuen arabera (LAB, Afapna, CCOO, ELA eta UGT) zaharkitua dago. Karrera profesionala langile guztientzat izan behar dela iruditzen zaie; batzuen eta besteen desberdintasunak zuzentzeko, egonkortasuna handitzea langileen artean ere ezinbesteko jo dute kalitatezko zerbitzua eman ahal izateko, lan kontratudunen hitzarmena berritzea,  kontziliazioan aurrera pausoak ematea eta lan-taldeen dimentsionamendu egokia jasotzea. Baliabide eta errekurtsoak galdegiten dituzte: osasunbidean esaterako, mediku bakoitzak gaixo bakoitzarekin egoteko duen denbora ez da nahikoa eta hori zuzentzeko mediku gehiago beharko lirateke edo hezkuntzan plantillen gaztetzea.

Negoziazioetan parte aktibo izan nahi dute eta ezagutu esku artean Gobernuak duen informazio guztia, bestela indar korrelazioa desorekatua dago. Apirilaren 9an greba eguna izanen dute administrazioko langileek, 30.000 inguru.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!