Oso kirolari moldakorra da Ibarrola. Kirol bakarra aski ez, eta hainbat diziplinatan lehiatu da orain arte. Umetan karatean aritu zen, eta Espainiako azpitxapeldun izan zen, besteak beste. Gaur egun, berriz, futboleko atezaina eta eliteko pilotaria da.
Futbolean, Mulier taldearen atea zaintzeaz arduratzen da. Eta pilotan, hasia da palmaresa garaipenez mamitzen. Adibidez, iaz San Fermin torneoa irabazi zuen Enara Gaminderekin batera. Eta berriki, lehen postuan bukatu du Binakako Txapelketako Urrezko Liga. 16 urte izan arren, heldutasun handia igortzen du.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!