Albacete 0 - Osasuna 3

Igoera postuetatik puntu batera

Haritz Pascual Garjon 2025ko mar. 24a, 08:23

Emakumezkoen Osasunak garaipena eskuratu du Albaceteren kontra markagailuan zero eta hirukoa eskuratuta eta igoera postuetan sartzeko gertu geratu da.

Laugarren garaipena jarraian eskuratu du Osasunak asteburuan, kasu honetan Albaceteren kontra, etxetik kanpo. Huts eta hiruko markagailuak gorritxoen sendotasuna agerian uzten du, jaun ta jabe izan baitziren partidak iraun zituen 90minutuetan. Hiru minutu soilik behar izan zituen Osasunak aurretik jartzeko, lerroarteko pase bikaina jaso zuen Carmen Sobronek lehen gola egiteko. Yiyik egin zuen bigarren gola, ez soilik garaipena bermatzeko, baita golegile nagusienen lehian bigarren postuan jartzeko, madrildarrak dagoeneko 11 gol egin dituelako aurten elastiko gorriarekin. Azken minutuetan Carmen Sobronek penaltiz hirugarrena egin eta garaipena Iruñerako bidean etorri zen.

Jarraian lortutako laugarren garaipen honekin, Osasuna asko gerturatu da igoera postuetara. Puntu bakar batetara dauka Cacereño, liga amaitzeko lau partida falta direnean.

Lau partida zail baina motibatuta datoz gorritxoak, indarberrituta. Hurrengo norgehiagoka, euskal derbya izanen da, sailkapen nagusian bigarrenak den Alaves hartuko baitu Osasunak Taxoaren.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!