KIROLERRIA

Juan Sagues eta Imanol Garde: "Kirol azkarra eta teknikoa da boleibola"

Eñaut Agirrebengoa 2025ko mar. 18a, 18:33

Navarvoley boleibol taldeko Juan Sagues eta Imanol Garderekin mintzatu gara aste honetako ‘Kirolerria’ saioan. Kirol honek Nafarroan bizi duen egoera azaldu dute, besteak beste

Boleibola aipatuta, askori umetako soinketa klaseak edo hondartza giroko lagunarteko partidak datozkigu gogora. Baina hortik harago ere jokatzen da boleibolean. Zenbait taldek kirol hau egiten dute esklusiboki, eta horietako bat da Navarvoley.

Harrobian lan egiteaz gain, maila lehiakorreko taldeak ere baditu, Euskal Herriko txapelketaren barruan. 2008an hasi zen baloiak astintzen, eta geroztik, ikusezintasunaren sarea gainditu nahian dabil.

Bada, Navarvoley taldeko bi kide gonbidatu ditugu Kirolerrira: Imanol Garde eta Juan Sagues. Boleibolaren bereizgarri, ezaugarri eta bitxikeriez galdetu diegu, baita klubaren egoeraz ere. Solasaldia hemen entzungai.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!