Langile bat hil da Buñuelen makina batek harrapatuta

Haritz Pascual Garjon 2025ko mar. 18a, 12:39

Aurten Nafarroan hil den 11. Langilea da. Astero hildako bat izaten ari da lan esparruan. LAB eta ELA sindikatuek, zifra beltz hauetan Nafarroako Gobernuaren ardura salatu dute.

Ribaforadako 34 urteko gizonezko bat zendu da gaur gauean Buñuelgo abeltzaintza ustiategi batean izandako lan istripuan. Foruzaingoak oraindik ikertzen duen arrazoiengatik, langilea abereen elikadurarako makina batean harrapatuta geratu da eta bertaratuko larrialdi zerbitzuek ezin izan dute ezer ez egin bere bizia salbatzeko. Nafarroan aurten hil den 11. langilea da, pasa den urte osoan 26 izan ziren. Azken hamarkadako zifrarik beltzenak dira hauek.

“Nafarroan lehen mailako arazoa dugu lan ezbeharrekin” salatu du LAB sindikatuko Inko Iriartek, “Araudia ez betetzeagatik ari dira hiltzen langileak eta Gobernuak ez du hori ekiditeko bitartekoak jartzen ari”. Zentzu horretan, bart izandako heriotzaren arrazoiak argi ditu LABek; “Ulertu behar dugu makina erramintarentzat balizko ITV bat balego, Nafarroako makina gehienek ez luketela pasako eta horrek azkenean langileen heriotzera garamatza”. ELA sindikatuak enpresarien inpunitatea salatu du eta Nafarroako Gobernuaren ardura ere agerian utzi du, etzi Tuteran elkarretaratze batetara deitzearekin batera.  

Enplegu plana sinatu duten UGTk eta CCOOk ere salatu dute heriotza eta “Datu beltz hauek ekiditeko baliabideak jar daitezela eskatu dute”. CEN, UGT eta CCOOren artean 562milioi euro elkarbanatzen dituen enplegu planaren baitan, lan prebentzioaren figura diruz laguntzen da, orain arte bezala.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!