Apirilaren 9an administrazioko langileen grebara dei egin dute sindikatuek

Euskalerria Irratia 2025ko mar. 17a, 11:56

Mahai Orokorreko sindikatuek salatu dute Gobernuak utzikeriaz jokatu duela ordezkaritza sindikalarekin negoziatzerakoan, horren adibidea da Estatutu berriaren negoziazioan ezarri duen blokeoa. Gobernua Mahai Orokorrean gai horiek guztiak negoziatzera esertzeko ahalegin ugari eta alferrikakoak egin ondoren, sindikatuek apirilaren 9rako greba deitzea erabaki dute, eta Administrazioko langile guztiak grebarekin bat egitera animatu dituzte.

Mahai Orokorrean ordezkaritza duten sindikatu guztiek, LABek, AFAPNAk, CCOOk, ELAk eta UGTk, Nafarroako Gobernuari eskatu diote langile publikoen lan baldintzak benetan negoziatzeko, horretarako legez ezarritako mahaian.

Gaurko prentsaurrekoan, plantillaren legitimitatea eta babesa duen mahaian, hau da, Mahai Orokorrean, sindikatuen aldarrikapenak negoziatzeko eskatu diote Nafarroako Gobernuari. Sindikatuek argi utzi dute kalitatezko zerbitzu publikoa izatekotan, nahitaez lan baldintza egokiak behar direla. Horregatik, Nafarroako Gobernuari ondorengoa eskatzen diote:

  • Estatutu berri bat Nafarroako enplegatu publikoentzat.
  • Langile guztientzako irizpide objektiboetan oinarritutako karrera profesionala, prestakuntza eta dedikazioa sustatu eta ordaintzeko. Honek zerbitzuen hobekuntza eta hainbat eremutan dauden desberdintasunak zuzentzea ekarriko du.
  • Enpleguaren egonkortasuna eta behin-behinekotasuna % 8tik behera murriztea.
  • Sektore publikoko pribatizazio politikarekin amaitzea eta orain arte pribatizatutakoa berriro publiko egitea.
  • Osasunari buruzko Foru Legearen aurreproiektuan Osasunbideko enpresa erakunde publikoaren sorrera geldiaraztea, eta sektore horretako profesionalen arteko bidegabekeriak ezabatzea.
  • Plantilla handitzea beharren arabera dimentsionatzeko. Honekin, arreta hobetu, enplegua sortu eta plantillak gaztetuko dira. Bide horretan, errelebu kontratua eta erretiro aurreratua eskatzen dira.
  • Familia eta lana bateragarriak egiteko hobekuntzak.
  • Lan kontratuko langileentzako hobekuntzak, hitzarmena eguneratuz.
  • Langile guztientzako Nafarroako KPIaren araberako soldata igoera.
  • Erosahalmena berreskuratzeko neurriak hartzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!