Interneten bidez egin daiteke aurrematrikulazioa Hezkuntza Departamentuaren webgunearen bitartez, Educa izeneko aplikazioan sei ikastetxe jarri ahalko dituzte aukeran.
Behin behineko zerrendako apirilaren 14an argitaratuko dute eta maiatzaren 12an izanen dira behin betikoak. Matrikula bai, ikastetxean bertan egin beharko da eta horretarako epea ekainean zabalduko da, 16tik 20ra.
Puntuazioa, zeren araberakoa da? Bada, 3 puntu eskuratuko ditu ikasle berrian anai-arrebarik baldin badu ikastetxe horretan, etxetik edo gurasoen lantokitik gertu egoteagatik 4 puntu arte eskuratzen ahalko dira, familiaren errentak ere 3 puntu arte ematen ahal ditu, desgaitasunen bat izateagatik 2,5 puntu arte, gurasoren batek ikastetxean lan egiten badu, familia ugaria bada, harreran baldin badago haurra, guraso bakarreko familia edo bixkiak izateagatik ere jaso ditzakete puntuak.