Antsoaingo jantoki solidarioa proba izatetik egitasmo finko izatera pasako da

Maialen Huarte Arano 2025ko mar. 11a, 08:09

Etapa berria hasiko du jantoki solidarioak Antsoainen eta horretarako izen-emate epea zabalduko du Udalak. Menuak 7,7 euroan eskainiko ditu eta errentaren arabera txikiagoa izateko aukera ere izanen da.

Azaroan zabaldu zituen ateak lehenengoz eta proiektu aitzindari gisara Antsoaingo jantoki solidarioak. Proba moduan egin du zenbait hilabetez ibilbidea eta Eguberrietako jai-egunen ondoren ere segida izan zuen. Orain, beste fase berri bati ekinen dio.

Otsailean Udalean izandako azken osoko bilkuran araudia finkatu zuten eta prezioen oniritzia ere hartu zen. 50 plaza eskainiko dituzte; 40 jantokian bertan otorduak egiteko eta 10 etxera eramateko zerbitzuaren bidez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!