“Jimeno kontseilariak ratioen zifrak nahieran makillatzen ditu” azaldu du plataformako bozeramale Laura Perezek, “Landa eremuko zifrek bataz bestekoa nabarmen jaisten dute, baina herrigune eta hirietan ikastetxeak masifikatuta daude”. Guraso elkarteak, aurrekontuen gainetik, 0 eta 18 urte bitarteko ikasketa ziklo guztietan ratioak legez mugatuta egotea eskatu dute. “Geroz eta ume gutxiago dagoen gizartean, ikasleak geletan pilatu beharrean, kalitatezko hezkuntzara salto egiteko aukera dugu” adierazi du Perezek, “LOMLOE legeak geroz eta arreta, eginkizun eta lan gehiago eskatzen die irakasleei baina ez da haiei erantzuteko baliabiderik jartzen”. Egungo gizartean geroz eta behar eta arreta berezi nahi handiagoa dagoela azpimarratu dute gurasoek.
Horrela, guraso plataformak, ratioak zehaztu ditu Europar Batasunak ezarritako irizpideen arabera. 0-3 urte bitarteko zikloan 1 eta 8 ume artekoa, haurraren beharren eta adinaren arabera; Haur Hezkuntzako bigarren zikloan 15 ikasle eta Lehen Hezkuntza 18. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 20 ikasleko gelak gehienez eta Batxillergoan 25ekoak.