Nafarroan 52 urtetik gorako etxeko langileek langabezia kobratu ahalko dute

Bidane Beloki Ezker 2025ko mar. 4a, 10:00

Orain arte arauak gutxienez sei urteko langabeziagatiko kotizazio efektiboa eskatzen zuen. Baina 2022an Europak etxeko langileak sistema bereziko langileak zirela ebatzi eta haien langabeziarako kotizazioa onartu zuen. Nafarroan jarritako errekurtso bati esker, Justizia Auzitegi Nagusiak 2022aren aurreko lan-urteak ere aintzat hartuko ditu.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan Arloko epai bati esker, 52 urtetik gorako etxeko langileek langabezia kobratu ahalko dute. Epaia aitzindaria da, izan ere, orain arte arauak gutxienez sei urteko langabeziagatiko kotizazio efektiboa eskatzen zuen. Hemendik aurrera, 52 urtetik gorako etxeko langileek langabezia-sorospena jasotzeko eskubidea dute, gertakari hori babesten duen erregimen batean gutxienez 6 urtez kotizatu ez badute ere.

2022an onartu zuen Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak etxeko langileak sistema bereziko langileak zirela eta haien langabeziarako kotizazioa onartu zuen. Hartara, horrek ez zituen zenbatzen 2022aren aurreko kotizazioak eta horixe errekurritu zuten Nafarroan. Hemendik aurrera beraz, 52 urtetik gorako pertsonek laguntza kobratu ahalko dute naiz eta ez izan sei urteko kotizazioa sektorean.

Foru erkidegoko datuei erreparatuta, 6.600 pertsona baino gehiagok emana dute alta etxeko langile gisa, eta horietatik, hamarretik bederatzi emakumeak dira eta ia hamarretik lau atzerritarrak (langileen %39,3 dira).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!